miércoles, 23 de febrero de 2011

Egi, ezjakin eta ezpain kontuak

Beldurrez beterik. Beldur barik.
Esperantzaren izpi txiki baten atzetik jeisten, mendietan elurra urtzen hasten den bitartean.

Besarkadak ahaztuta dituzunean, ezjakinak soilik musukatzen zaituenean, gailurretako harresi urdinek ahazten zaituztenean, zoramenak harrapatzen zaituenean...
Orduan, oihu egintzazu, ozen esantzazu entzun behar duzun hori. Lehen bai lehen amaigabeko ezbaia desager dadin.

Ondoren arima laztandu, humezurtz balitz bezela.
Eta garraxi egin zure taupada gardenak ahazten dituzun bitartean, bizitza gogaikarri honen azken harietara eutsiz.

Bitartean, egiaren begietan so, ezjakinaren belarrietan oihu eta ezpainetan muxu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario